XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emastiak erantzun ziyon, Don Paskual jakintzubari: nere senarra egon zan atzo, kolore urrdiña ematen, bere boinari.

¡Ai! orduban esantzun Don Paskual-ek, biyar ondo izango da noski, Mayñasi-ren tabernara, joateko igasi.

Orrá nun gelditu dán, Don Paskual-en jakintasun aundiya, ondo, eta ondo, txikiya.

Nere Mariatxo-kin bakartasunian

¡Gauba dá! ezeren otsik ez da entzuten gauden tokian! itxasua ta lurá lo daude! ixillun aundi bat dago gure inguruan! ¡Gau ishill zoragarri ontan, eta bakartasun ederrian! iruritzen zait nagola, zeruan errdi-errdian! ¡Bai! Mariatxo! zure aldamenian!.

¡Bai zuri!

¿Bai aldakizu, nola eshkallutxuak, nai diyon urari? ¿Ushotxuak, kabiyari? ¿Gau illunak, illargiyari? Oyek guztiyak bada geyago, nai diyot nik, nere lengushu legun, emaste ¡Mariyari!.